XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Teknika: eskala grafikoa

Mapek espazio erreala zehatz irudikatzen dute, baina espazio hori oso tamaina txikian irudikatzen da.

Mapa batzuek mila aldiz txikiago irudikatzen dute errealitatea, beste batzuek ehun aldiz txikiago e.a. Errealitatea zenbat aldiz txikiago irudikatu den adierazteko, eskala erabiltzen da.

Eskala grafikoa zati berdinetan banaturik dagoen erregela da. Zati bakoitzak errealitatearen neurriak adierazten ditu. Zentimetro batek erregelan, hau da, mapan, kilometro bat adierazten du errealitatean.

3. Eskala aldaketa

Marraztu mapa hau eskala handiagoan beheko hutsunean.

Eskala; Kilometroak

Lehenik, marraztu koordenatuak. Ondoren, marraztu maparen ingerada eta xehetasunak. Koloreztatu mapa. Markatu eskala grafiko berria.